Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2010/09/29

MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN



Egilea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Lliburu honek 18 ipuinen bidez,  mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera  ematen digu. Non eta nola bizi diren kontatzen digute eta  bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. 

Alaskako Kipanik kontatzen duen " Hartza eta haurra" ipuina oso polita iruditu zait. Hartz batek haurdun dagoen neska bat hil egiten du eta sabelen zuen haurra bere kumea bezala hasten du haitzuloan. Haurra, handitu ahala, ehizean ikasten du eta bere antza duten izakiekin topo egiten du.

Niri oso liburu interesgarria iruditu zait. Historio politak eta dibertigarriak. Ilustrazioak, txuri-beltzean, politak dira. Liburu irakurterraza da, ipuinak ez dira luzeak;anima zaitezte irakurtzera, merezi du eta!
Egunero ohera joan aurretik ipuin bat edo bi irakurtzeko liburu egokia. 

Ana