Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2011/05/30

Aizarnazabal-Narbarte


Ikusi Aizarnazabal-Bertiz mapa handiago batean

Ekainaren 1,2 eta 3an Bertizko aterpetxera joango gara. Mapa honetan ikusi dezakegu jarraituko dugun ibilbidea.

2011/05/20

ANDONI EGAÑA

Maiatzaren 18an astezkena, Andoni Egaña etorri zen gure eskolara. Galderak, gaiak eta puntu batzuk prestatu genizkion. Jokin Urangak, gure bertsolaritzako irakasleak, eta Andoni Egañak bertso politak bota zituzten. Oso ondo pasa genuen, barre egin genuen eta saio amaitutakoan denok autografoak eskatu genizkien bi bertsolariei.
 Egin genion elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen

ANE eta AINTZANE.

Bideo honetan jarduera honen bukaera ikusi dezakezue.

2011/05/17

BERTSO JAIALDIA



Gaur, maiatzak 17, bertso jaialdia ospatu dugu arratsaldeko seiretan. Emanaldia  ondo atera da, Jokin Urangak bi bertsolari gazte ekarri ditu eta ikusleak jaialdiarekin gozatu dute. Ikasleak, nerbioak kenduta, bikain aritu dira eta ondo pasatu dute. 
ZORIONAK DENOI!
Bideo honetan emanaldiaren zati bat ikus dezakezue.


2011/05/09

SAMIEL TXIKIAK

Ostiralean,maiatzak 6, Samiel Txiki jaia ospatu genuen. Arroa beheko ikasleak ere, etorri ziren parte hartzera. Egunean zehar jolas desberdinak egin genituen. Arratsaldeko 16:00 aldera,Guraso Elkarteak antolatu zuen merendola bat egon zen.
Igandean Samiel Txiki eguna zenez, eskolarteko finalak jokatu genituen. Aizarnakoak, Arroakoak eta Oikiakoak etorri ziren gurekin batera finalak jokatzera.

BI EGUNAK EDERKI PASA GENITUEN!!!
Jugatz eta Ane.

2011/04/12

AURRERA KORRIKA!

 

Apirilaren 7an, Trebiñu herrian, Korrika 17 hasi zen. Hamaika egun ondoren, apirilaren 17an Donostian bukatuko da. Aurtengo lelopea Maitatu, ikasi, ari...Euskalakari da.
Eskola Txikietako guraso elkarteak, aurtengo edizioan kilometro bat erosi du. Bihar, apirilak 13, arratsaldeko 17:00tan Zestoara ailegatuko da eta bertan egongo gara Aizarnazabal, Aizarna, Oikia, Arroa eta Itziarko  guraso, irakasle, ikasle eta partehartu nahi duten guztiek lekukoa hartzeko. 
Korrikaren barruan, aurten ere, Korrika Txikia egingo dugu. Ostiralean,apirilak 15, arratsaldeko 16:00tan, herrian buelta bat emango dugu. Eskolan, petoak prestatu, bertsoak sortu eta abestia ikasten ari gara. Aurten Gose taldeak eginikoa da.
Manex eta Urtzi 



































2011/04/05

EZ DA HAIN ERREZA HAURRA IZATEA

Bazen behin, Fernando izeneko mutil bat, arazo bat zuena: belarriak zabalak. 
Egun batean, bere ikastolan, Fernando gelaz aldatu zuten.
Aurreko gelan oso ondo ematen zen lagunakin, baina orain, Pedro izeneko lagun batek barre egiten zion. Fernandok lehengusina bat zuen Beatriz izenekoa. Berarekin oso ondo pasatzen zuen, eta elkarrekin pelikula asko ikusten zituzten. 
Fernandok lagun bat egin zuen, Eduardo, eta honek asko lagundu zion. Behin, gelakide baten karta bat jaso zuen, Klararena da. Karta horretan jartzen zuenez, Klara ez zen ikusten, horrek esan nahi zuen, ez zela berarekin inor ibiltzen.
Azkenik, eskolan, irakasleak eskola-jarrazpena lantzen hasi zen. Egun batean, Feranando Lagos eskolara joan zenean, lotsarik gabe belarriak mugitzen hasi zen, denak barrez hasi ziren, irakaslea barne. Egun horretan DBH-ko eta batxillerren ibiltzen diren ikasleak etorri ziren bere belarriekin egiten zuena ikustera.
Fernandok aurre egin zion arazoari eta denek utzi zioten barre egiteari. Fernandok esaten zion bere lehengusinari bera beti izango zela Fer edo Fernando Lagos, eta belarri haundi deitu ezkero, bere lehengusinaren ahotik, ez zitzaiola inporta.

Jugatz

2011/04/01

MARKA GUZTIAK HAUTSITA


2011ko martxoaren 27an,ospatu zen kirol proba Azpeitian: lehenik, trindor lehia eder bat, ondoren harrijasotzaile ezagun bat, Aimar Irigoien, eta bukatzeko, Mariano Haroren marka hobetzeko, Hassam eta Geofrek Azpeitiko zezen plazan korrika  egin zuten.
Trindorrean Azkoitia eta Azpeitia aritu ziren, bi taldeen kideak, elkarren aurka jardun zuten eta azkoitiarak irabazi zuten.
Aimar Irigoienek, Zelaia harrijasotzailearen marka hobetu zuen, 43 altzaldi jasota. 
Hassam eta Geofrey, afrikarrak, 1977an Mariano Harok, Tolosako zezen plazan,10kilometrotan egin zuen denbora  hauztera etorri ziren, eta biak lortu zuten; baina Hassamek 5 segundu lehenago bukatu zuen.    
Alaine eta Jugatz

2011/03/31

MISS TXATARRA


Bazen behin , Katixa izeneko neska bat, ama hil da zuen eta bere aitarekin txatartegi batean bizi zen.
Amonak esaten zion ez zuela señorita baten antzik; aitak beti soineko bat jazteko eskatzen zion, bestela amonak errieta egiten zion. Egunero, aita bere lagunekin txatartegian elkartzen zen, zerbezak edan, eta motoetaz hitzegiten zuten, Katixari ez zioten beraiekin egoten uzten. Batzuetan, mutil batzuk etortzen ziren Katixarekin jolastera. Eskolan, neska batek marimutil deitu zion eta Katixak zapla bat eman zion. Gero, eskolako psikologarengana bidali zuten eta hark galderak egin zizkion. 
Gauean, aitarekin tortilla bat egiten ari zela, Katixak galdetu  zion ea nolakoa zen bere ama, aitak bera bezalakoa zela, erantzun zion. Urrengo egunean, amonaren etxera joateko, soineko lore dun bat jantzi zuen. Katixak galdera bera egin zion amonari eta erantzun berdina jaso zuen.
Egun batean, katixa eskolatik itzultzerakoan , aitaren lagun batek, Patillasek, motorrean jaso zuen eta taberna batean kontatu zion bere ama sida izeneko gaixotasun baten ondorioz hil zela. Etxean ohean zegoela, lo ezin hartu, eta aitarekin ohean sartu zen.
Aitor

2011/03/29

Lopez eta Baldosillo detektibeak


Baldosillo detektibea zen eta Lopez bere laguntzailea, bikote bitxia osatzen zuten eta hainbat kasu argitu zituzten. Hona hauetako bat: Eladio hegan joan zen.
Egun batean, Baldosillo, langelan zegoela amona batek telefonoz deitu zion, Eladio loroa galdu zitzaiola esanez. Bere laguntzaile Lopezekin amonaren etxera joan ziren kasua aztertzera. Amonarekin katu bat bizi zen, eta loroa berak jan zuela pentsatu zuten. Baina, amonak Herodes katuak ez zuela haragirik jaten esan zien. Galdera askoren ondoren, Lopez ohartu zen katuak Eladioren pipak lorontzi atzean ezkutatuta zituela. Honela, Lopezek komentatu zuen Eladiok alde egin zuela, katuak, bere janariak jaten zuelako, eta horrelaxe izan zen.
Bi egun barru loroa bueltatu zen.


Urtzi

2011/03/28

Basa limoien usaina

      


Bazen behin, Mikel izeneko mutil bat, bere amarekin eta izebarekin bizi zena.
Amak bronka bota zion matematika ez zuelako gainditu, zigortu zuen telebista ikusi gabe eta etxetik atera gabe. Ama bainuetxe batera joan zen, izeba eta Mikel etxean geratu ziren. Egun batean, Mikel jolasean ari zela, bere aingerua azaldu zitzaion biluzik, aingeruak arropa eskatu zion, ondoren, Mikelek, gantzontziloak, prakak… eman zizkion.  Gero, bere izeba sartu zen gelan, eta bere ametsetako aingeruari  ezkutatzeko eskatu zion. Ondoren, argiak itzali, pospoloa piztu eta pizza jan zuten. Handik egun batzuetara, ama etorri zenean, izeba eta ama haserretu ziren.
Amak, Mikelek bere aita  ikustera bidali zuen Atenasera. Airoporturako bidean, Mikelek, istripua eduki zuen, handik pixkatera, ospitalean esnatu zenean, burua bendatuta zuela ohartu zen eta  pentsatu zuen bere aingeru gaixoak ere bi besoak hautsita edukiko zituela.

                            JOSEBA


Ostiraletan goizaldeko ordubata arte luzatuko dute autobus zerbitzua


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debabarrena eta Urola Kosta eskualdean, garraio publikoa erabiliz, hiriburuak lotzeko proiektua onartu du.
Ostiraletan, autobus zerbitzua goizaldeko ordubatarte luzatuko dute, jai eta egun berezietan, gaueko zerbitzua egongo da eta tren zerbitzuak ere gehituko dituzte.
Eskualdeko herri txikiak, taxiak eta eskoletako autobus zerbitzua izango dituzte inguruko herriekin loturak izateko.
Autopistan ibiliko diren autobusak, eserleku asko eduki beharko dituzte. Eta zerbitu hauek emango dituen enpresak, zerbitzu egokia eta egoera berrira moldatzeko gai izan izan beharko du.

Aintzane eta Rakel.

2011/03/22

NEGU GORRIKO LAGUN BERRIAK

Imanol izeneko mutil batek, negua iristen denean lagunak ez zituen ikusten, etxean egoten zelako. Behin batean, txori bat ikusi zuen, egunero janaria ematen zion eta lehioan kabia egin zion. Imanolek ez zion kontatu nahi amari ze txori mota zen. Amak txoria ikusi zuen eta bialdu egin zuen. Imanol triste sentitu zen, lehioan "zatoz berriro elurra egiten duenean" idatzi zion; baina amak bazekien ez zela berriro txoria izuliko, eguraldia epeldu arte.
 RAKEL 

HURA ABENTURA


Baziren behin, ikastolara joaten ziren neska -mutilak, hauen artean Iker eta bere laguna Irati.
Ikasurtearen amaieran, eskolan esan  zioten banatu egingo zituztela, batzuk, oso haserre geratu ziren; Eskola hasi zirenetik beti elkarrekin egon baiziren. Maisuak, sorpresa bat eman zien, beste aste bat elkarrekin egongo ziren, eta abentura bat izateko aukera izango zuten kanpamendu izugarri baten.
Iker eta bere lagunak ezin zuten lorik egin, eta pentsatu zuten Barren kalera joatea, han hegazkintxoa zegoen, igo eta botoi gorriari zapaldu ondoren hegan hasi ziren. Maisua eta beren lagunaren zain zeuden bitartean, abiatu ziren.
Eta arriskuan zeudenean... Irati aitak esnatu zuen. Dena amets bat zen, baina eskolako bidean Iker ikusi zuen hegazkintxoaren ondoan.

Alaine

2011/03/21

TXERNOBILGO MAMUA


Japoneko  Fukushimako zentral nuklearraren erreaktoreak lehertzen ari dira, 8´9 graduko lurrikararen ondorioz; hasieran, Gobernuak erradiazio isuri txikia dela esan du, baina dagoeneko onartu dute oso harriskutsua dela. Fukushima inguruan bizi diren 45.000 herritar ebakuatu dituzte.
Jende askori, Txernobilgo katastrofea etorri zaio burura. INES(Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan) 6. mailakoa da, zazpigarrena izanik mailarik altuena. Gobernua jendea lasaitzen ari da baina erradiazio isuriaren beldur dira. Zentraleko langileak erreaktoreak hozten saiatzen ari dira, erreakzioa murrizteko lanean  jarraitzen dute, baina dagoenekoz osasunerako kaltegarria da.
Energia nuklearraren segurtasunaren inguruko eztabaida sortu da. Japonen lehertu den zentral nuklearraren modelo berdinekoa Burgosen dagoen Garoñakoa da. Europako Batasunak, bilera bat egin behar du datorren astean, gertatutakoa aztertzeko; Japoniako zentralak, munduko seguruenak ziren, eta lurrikaren lurraldea denez, lau zentraletan eragin ditu kalteak.

Inhar eta Aitor

2011/03/15

BIDAIA AHAZTEZINA


Bazen behin, herri txiki bat, beti euria barra-barra egiten zuena. Aitona Matias, amona Luisa, ama eta Joanito etxe handi batean bizi ziren elkarrekin.
Bat-batean umeak eskolan zeudela, itsasuntzi bat agertu zen zeru zabalean eta elizako kanpandorrean katigatu zuen aingura. Halako batean, pertsona bat jeitsi zen itsasuntzitik, pertsona hori kapitaina zen. Alkatearena joan, eta zortzigarren itsasoan nabigatzeko pertsona batzuen bila zetorrela entzun zuen Joanitok. Herritar denak, etxerantz abiatu ziren.
Joanitok, kapitainarekin joan nahi zuen baina amak ez zion utzi. Joanitori ideia hauxe bururatu zitzaion: Gauean etxetik isilean irten eta untzira sartzea. Matias  ados zegoen eta pentsatutakoa egin zuten. Joanito eta Matias, untziaren sotoan zeuden, baina zulo batetik, kanpoan gertatzen zena ikusten zuten. Kapitainak Joanito eta Matias ikusi zituen.
Elkarrekin abentura ikaragarriak izan ondoren, "Eguraldi On" izeneko herri batera heldu ziren. Herri hartan,txinatar batek, eguraldi ona egiteko makina bat zuen; makina nahi bazuten hiru asmakizun asmatu behar zituzten. Denak asmatu zituzten eta txinatarrak makina eman zien. Makina erratz bat zen, manibelari buelta eman eta zerurantz joaten zen lainoak uxatzera. Erratza hartu eta itsasuntzira joan ziren. 
Joanito eta Matiasen herrira bueltatzen ari zirela, ekaitz bortitza zegoen eta kapitainak esan zien:
- igeritako txaleko batzuk jantzi eta salto egin. 
Salto egin zutenean, Joanito eta Matisen herriara ailegatu ziren. Matiasek erratzaren manibelari buelta eman zion eta zerua urdin urdina geratu zen.
Denak pozik zeuden eta festatxo bat antolatu zuten.

Ane

2011/03/10

OKILI-KILI


Bazen behin, gizon bat ehiza gustatzen zitzaiona. Bere armak ez ziren,ez eskopeta ez tiragoma,baizik argazki eta bideo-kamerak.Txoriak gustatzen zitzaizkion eta bere kamerekin irtetzen zen argazkiak ateratzera.
Egun batean, isilka zebilela txoriak ikusi nahian, tok-tak bat entzun ala,  okila bat izango zela pentsatu zuen. Handik hurbil  karobi bat ikusi zuen eta hara joan zen. Gordelekutik adar bat falta zitzaion pago bat ikusten zuen. Egun horietan okilak kabia egin zuen  eta habian hiru arraultza ipini zituen. Bi jaio ziren eta pixkatera  hirugarrena. Honek ez zuen jaten edo edaten, beti lotan zegoen. Karobian egoten zen gizona hiru txoritxoak begiratzen; lo egoten zuenak pena ematen zion. Gainontzeko okilek kabitik alde egin zuten, okil gaizoa bakarrik utzita.   
Gizonak  okilarengan konfiantza lortu zuen eta izena  Okikili-kili jarri zion. Lo gutxiago egiten eta jaten erakutsi zizkion,indartzen ari zen eta denborarekin hegan egiten ere ikasi zuen. Okili-kilik bera bakarrik bizitzeko  trebatu zenean alde egin behar izan zuen.
Azkenean Okili-kili joan egin zen eta udaran gizon hura bisitatzera etortzen zen.

Inhar

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA

Bazen behin, Nur izeneko neskatxa bat gurasoekin Larrabetzun bizi zena.
Goiz batean, esnatu eta irudipen bitxi bat zuen Nurrek, bazekien egun hura bitxia izango zela. Ohetik jeiki eta gurasoek telebista ikusten uzten ez ziotenez, marrazten hasi zen. Handik pixkatera telefonoak jo zuen, Nurren amona zen eta bere etxean irlandar gnomo bat zegoela zion. Nurrek ez zekien hasieran zer zen irlandar gnomo bat, baina amonari galdetu eta  iratxo txiki bat zela azaldu zion. Orduan, Nurrek, amonaren etxera joateko baimena eskatu zien gurasoei, baina gurasoek ordu erdia pasatakoan joango zela erantzun zioten. Bitartean Nur, ordenagailuan irlandar gnomo bat nolakoa zen bilatzen hasi zen. Azkenean ordu erdia igaro zen, eta irteten utzi zioten; amonaren etxera iritxi eta iratxoa zegoen tokira joan zen baina ez zuen ezer ikusi.
Bere lagun hirukiei deitzea erabaki zuen, amonak esan zien ezingo zutela ikusi, beldurtuta egongo zela eta.  Amama lorategira joan zen eta Nurri ere andere-mahatsak biltzera joateko esan zion, baina Nurrek bitartean iratxoari deitu zion eta baita azaldu ere! Hitz egin ondoren lorategira joan eta berriro iratxoarekin gogoratu zenerako berandu zen eta gurasoak bila etorri zitzaizkion. 
Hurrengo egunean, Nurren gurasoak beste lagun batzuekin bazkaltzera joan behar zuten eta Nur amonaren etxera joan behar zuen. Amamak lo hartu zuen, eta Nur iratxoarengana joan zen eta honek bere ahalmenak erabiliz txiki bihurtu eta bere etxea erakutsi zion. Gero hirukiei eta Peiori deitzea erabaki zuen, baina hirukiak bakarrik joan ziren. Iratxoarekin zeudela, aitonaren sagu tranpa batean erori zen,  Peiok etorri behar izan zuen soka puskatzeko eta handik ateratzeko. 
Nurrek iratxoa etxera eraman zuen. Hurrengo egunean lagunekin bizikletaz ibiltzera joan ziren eta iratxoak entzun gabe, Nurrek urtebetetze festa bat egingo zutela arratsaldeko lauretan, esan zien. Eta han azaldu zen bokoitza opari banarekin. Azkari eder bat janez ederki pasa zuten arratsaldea. Baina Nurren lagunak etxeratu zirenean, iratxoak etxera joan behar zuela esan zion. Hurrengo egunean, esnatu eta gurasoei portura eramateko eskatu zien, eta lagunak ere han izango ziren. Portuan, Irlandako itsazontzi batean utzi zuten.
Egun batzuk pasa ondoren,Nurrek,irlandar gnomoaren gutun bat jaso zuen eta argazkian iratxoa eta bere familia azaltzen ziren.

                                                                                       MANEX

2011/03/09

MARTXOAREN 7tik AURRERA 110km/h

Karburanteen kontsumoa gutxitzeko eta bide batez faktura energetikoa aurrezteko helburuarekin,
martxoaren 7tik ekainaren 30ren artean, autopista eta autobideetan gehienezko abiadura 110km orduko izango da.
Ekainean datuak errebisatu eta ez dela aurreztu ikusten badute berriz ere gehienezko abiadura 120km/h bueltatuko da.
Euskal Herrian, 379 seinale aldatu dira,223 Gipuzkoan, 80 Araban eta 76 Bizkaian. Bidegi enpresako arduradunaren ustez, lana oso ondo joan da;aurrez pentsatutakoa egin dute eta eguraldi onak lanak burutzen lagundu du.                                        
                                                                                    URTZI ETA MANEX

2011/03/08

INAUTERIAK


Inauteriak zetozela eta, martxoaren 1, 2, 3 eta 4ean, kaldereroen kantuak ikasteko ensaio batzuk egin genituen. Martxoaren 4ean, arratsaldez kaldereroz mozorratu eta kalean buelta bat eman genuen zartaginak jotzen. Herritar batek astoa eta gurdia ekarri zituen txikienak eramateko. 
Amaitutakoan, eskolara itzuli ginen eta Guraso Elkartekoek merendola bat antolatu zuten.
Arratsalde dibertigarria pasatu genuen!!!!!!!!!

ANE ETA AITOR.

2011/03/07

ZERGAITIK OTE HAIN ZAILA ERRETZEARI UZTEA

 
Tabakoa txarra da osasunarentzat.Espainian 45.000 biztanletik gora hil dira urtean, tabakoa dela arrazoi. Nikotinaren erruz, 10 urte laburtzen da bizia.
Ez-erretzaileak kexatzen dira, besteen keak ez dituztela irentsi nahi.
Nikotina da, tabakoa utzi ezin izatearen arrazio nagusia. Laborategian aztertu dutenez, 4.000 susbstantzia kimiko deberdin daude, horietako 40 kantzerijenoak dira.
Zigarroa bati zupada bat eman , eta zazpi segundu barru, nikotina garunera iristen da. Horregatik, zuen osasunerako, gomendatzen dizuegu, tabakorik ez erretzea!!!


ANE ETA JOSEBA

2011/03/01

OLATU PERFEKTUA

2011ko Otsailaren 25ean,gelan, albiste berri bat aurkeztu dugu.Hori dela eta,albistea olatu artifialei buruzkoa izan da. Aizarnazabalen badago eta surflarientzat gauza interesgarriak ditu. Aurkezpenera  Aranburu eta beste surflari batzuk etorri dira. Foru Aldundiak diru laguntza bat emango du olatu perfektua zabaltzeko.Orain, Zarautzen jartzeko interesa dago; itsas kirolak egiteko aukera emango du. Alemaniak eta Frantziak  interesa azaldu dute Aizarnazabalgo istalakuntza hau probatzeko.
Gelan oso ondo hitzegin dugu honetaz.

Alaine eta Jugatz 

2011/02/25

DONOSTIARA IRTEERA


Asteartean, otsailaren 22an, goizeko hamarretan Aizarnazabaletik atera ginen Donostiara. 
Donostian Egiako kultur etxera joan ginen, Dantzaz konpaniaren emanaldi bat ikustera; zazpi dantzariek hiru dantza eskeni zizkiguten; oso ondo pasastu genuen  ekitaldia ikusten!
Ondoren, danzariei galdera batzuk egin genizkien . Jarraian,  Txuri Urdinean bazkaldu genuen, barrura sartu, patinak jantzi eta itzotz pistara sartu ginen.  Monitoreek jolas batzuk ipini zizkiguten.
Oso ondo pasatu genuen, nahiz eguraldi txarra izan asko dibertitu ginen!!!

Urtzi eta Rakel

2011/02/21

KOTTI

 Baziren behin Anikaxia eta Jeolimo. Herri hartako biztanle bakarrak ziren;ez zegoen elizarik, tabernarik eta hospitalik ere ez, bi etxe bakarrik baizik; bat txuria zen eta bertan Anikaxia bizi zen, bestea, berriz, gorria, eta Jeolimo bizi zen. 
Egun batean, maitemindu egin ziren, eta beraien bi etxeak bota eta handiago bat egin zuten, herriari Zeru-txiki eta etxeari Txan-txan etxe deitu zioten.
Txalupa bat egin zuten arrantzara joateko.
Hilabete batzuetara, Kotti izeneko mutiko bat jaio zuen Anikaxiak.
Kottik hamar urte egin zituenean, mendira joan zen, eta zuhaitz baten gainean txirula jotzen hasi zen. Txori pila bat zuhaitzaren inguruan hegaka hasi ziren, Kottik txirula jotzeari utzi zionean, txoriak hegoak astintzen hasi ziren, eta zuhaitza lurretik atera eta hegan eraman zuten, Kotti gainean zuelarik.
Iluntzen hasi zuen eta txoriak lotara joan ziren, Kotti eta zuhaitza ibai batean bota, eta gero, ibaitik itsasora atera ziren. Kottik hondartza bat ikusi zuen, igerian hasi zen, hondartzara iritsi zenean lo gelditu zen.
Hurrengo egunean, Tximanol izeneko ijito batek esnatu zuen, eta lagunak egin ziren. Tximanolek arropak kentzeko esan zion, bustita zegoelako, Kottik arropak kendu zituenean, Tximanolek bere manta eman zion tapatzeko, arropak kotxe baten gainean utzi zituzten, eta bueltatxo bat egitera joan ziren.
Itzuli zirenean kotxea ez zegoen han eta arropak ere ez. Orduan, eskean egitea pentsatu zuten, inork ez zien ezer eman nahi. Kottik txirula jo zuen eta janaria, arropa eta dirua eman zieten.
Denbora pasa ahala, dirua gastatu zuten, eta geltokira joan ziren eskera, Kottik txirula jo nahi zuen, baina ez zeukan, galdu egin zitzaion.Geltokiko nagusia etorri eta handik aldegiteko agindu zien mutikoei.
Beste herri batera joatea pentsatu zuten, kamioi batean sartu eta han zeuden gailetak jaten hasi ziren, txoferra ez zen konturatu eta abiatu egin ziren. Bapatean, kamioia gelditu egin zen eta agure bat sartu zen Kotti eta Tximanol zeuden lekura, bizikleta batekin. Aldapa ezin igota zebilela, eta autostop eginda sartu omen zen kamioira, eta bizikleta bi mutilei oparitu zien. Kamioitik irten zirenean, eskean hasi ziren, eta gizon batek Kottiri begiak estali, eta esan zion:
-Nor naiz?
Kottik atzera begiratu zuen eta...Txantxulario zen! Urtero Zeru-txikira astoaren gainean joaten zen trikitilaria!
Txantxulariok bere etxera eraman zituen bi mutilak.
Hortik egun batzuetara, Txantxulariok soinua jotzen erakutsi zion Kottiri, eta astoa eman zien, astoak bazekielako Zeru-txikirako bidea.
Hurrengo egunean Zeru-txikira abiatu ziren, iritsi zirenean, han zeuden Anikaxia, Jeolimo eta... ume berri bat! Kattalin izena zuen, Kotti kanpoan zen bitartean jaio zen. Festa bat egin eta lotara joan ziren. Handik aurrera sei biztanle bizi izan ziren Zeru-txikin.

Aintzane.



                                          

2011/02/16

KIROLA OSASUNERAKO TXARRA OMEN

Kirola osasunerako txarra da, hori esan zuten komunikabide askok. Bartzelonako Clinic Ospitaleak argitu zuen albiste hau,Clinic Ospitalea, hospitale entzutetsua da. 
Askotan entzun dugu kirola osasunerako ona dela, baina orain alderantziz esaten dute. Informazio gehiago jakiteko, Clinic Ospitalearen blogera jotzea nahikoa da. Denbora askon iraupeneko kirol gogorra egiten bagabiltza, fibrosia eta arritmiak bihotzean eragiteko arriskua dugu.
Arratoiak erabili dituzte ikerketa hau egiteko, bi taldetan banatu dituzte: batzuk bizimodu sedentarioa zuten, eta besteek ariketa fisiko gogorra egin behar zuten.
Honekin frogatu dute ariketa gogorra egiten zuten arratoiek joera dutela bihotzaren egituran aldaketak izateko. Berdina gertatzen da gizakiekin. Beraz, kirola neurrian egitea ona da, alderantziz berriz kaltegarria.
Rakel eta Aintzane

2011/02/11

LIZTOR ASIATIKOA


 






Liztor hauek Asiatik etorri ziren itsasontzi batean.Lehenengo lekua,liztor hauek ikusi zirena,Frantzian izan zen 2005ean. Euskal Herrian, Gipuzkoan bakarrik zabaldu dira, gehien bat Donosti eta Bidasoa aldean, Lasarten kendu zuten erlauntza hutsik zegoen. 
Erlauntza hauek, 50 zetimetroko diametroa dute eta 4 edo 6 metroko zuhaitzetan ezartzen dituzte, barruan 1500-4000 liztor kabitzen dira. Liztor hauek, erle normalak baino hiru aldiz handiagoak dira, eztenak 6mm ditu eta pozoi potenteagoa dute. 
Erleak jaten dituzte, burua moztu eta barrua jaten diote. Hori dela eta, tranpak jarri dizkiote erlautzetan, baina oraindik, hauen kontrako erremedio errakingorrik ez dago.
Kezka handia dago, gure betiko erleak desagertu daitezkelako.

INHAR ETA AITOR

2011/02/07

SANTA AGEDA



Santa Ageda egunaren aurretik, Basakaitzeko ikasleak, binaka, koplak asmatu genituen.Koplak sortu  ondoren denak soinketa gelan elkartu eta ensaioak egiten genituen.
Otsailaren 4ean, baserritarrez jantzi eta herrian zehar koplak kantantzen ibili ginen; hainbat diru, galleta eta goxokiak hartu genituen.
Hemen dituzue  kantatutako kopla batzuk:

ZAHAR-ETXE
1-Zahar-etxe dugu taberna ederra
Goian berriz gaztetxia
Limosna ematen badiguzue
Edango deu guk kafia

OROKORRA
Iñauteriak oraintxe dira
Agedarekin batera.
koplak asmatu eta kantatu
baserritarrez kalera.

PAPELERA
Papelerako jende jatorra
etorri gera honera.
zuek egiten dezutena da
munduko papel onena.
 

PLASTINKA
Kaixo plastinka hemen gea gu
zuei animo esaten
karameluak eman eskeo
eskertuko ia oraintxen

 Joseba

2011/02/01

EDULKORATZAILEAK

Edulkoratzaileak janari eta edariak gozatzeko erabiltzen ditugu. Batzuk, naturalak eta kalorikoak dira.
Azukrea, edo sakarosa, kanaberatik edo erremolatxa gorritik ateratzen da, hainbat janari edo edari gozo prestatzeko osagai nagusia da. Sakarosa gramo batek 4 kilokaloria ematen dizkigu. Energi iturria da, karbohidratoa da.
Fruktosa fruten edo eztiaren azukrea da, gozoagoa da, baina kaloria berdinak ditu. Eztia, fruktosa eta glukosa azukreen nahasketa da, bitamina , mineral, proteina eta sendagai propietateak ditu. Bai azukrea eta bai eztia erraz eta azkar asimilatzen diren energi iturriak dira. Biak neurriz hartu ezkero, ez daukate zer ikusirik gizentzearekin, txantxarrarekin, kolesterolarekin...  bizi-ohitura osasungarriak izan ezkero , ez dirudi azukreak osasun arazoak ekar dezakeenik. 
Beste hainbat edulkoratzaile kimikoki laborategietan sortutakoak dira. Hauen artean gehien erabiltzen dena
sakarina da. Ez ditu kaloriak,egokia da sukaldean erabiltzeko, eta hainbat botiken osagaia da. 
Aspartamoa ere, edulkoratzaile artifiziala da. Azukrea baino 200 aldiz gehiago gozatzen du, edari freskagarri eta beste hainbat produktoetan erabiltzen da. Baina ez da egokia sukaldean erabiltzeko, beroarekin galdu egiten da.