Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2010/12/22

PELLO AÑORGA

Atzo,2010ko abenduaren 21a, Pello Añorga etorri zen gure ikastetxera. Oiartzunen jaio zen, irakasle bezala lan egin zuen,ikastola utzi eta ipuinak kontatzen hasi zen. Gehien bat haur literatura landu du.Gelan "Pottoko hipermerkatuan" eta "Genio gaiztoa" irakurri ditugu.
Ipuin politak kontatu zizkigun.Dantza egin genuen, hitz-jokuak landu genituen eta galderak egin genizkion.
Parre asko egin genuen.Arratsalde dibertigarria pasatu genuen!!!

Alaine, Jugatz eta Aintzane.

BASAJAUNA ETA TARTALO

2010/12/17

IZENADUBA BASORA IRTEERA



Atzo osteguna, abenduak 16, Basakaitz Herri ikastetxeko LHko ikasleak Mungiara joan ginen Olentzeroren etxera.
Izenaduba basora joan aurretik, bertako kultur etxe batean egon ginen, bertan jolastu, bideo bat ikusi, margotu eta bazkaldu egin genuen.Ordubiak aldera, Izenaduba basora abiatu ginen. Bertako monitore batekin, Euskal Herriko pertsonai mitologiko batzuk ikusi genituen.Olentzeroren etxean bideo batzuk ikusi, ipuinak entzun, eta jolasten ibili ginen. Azkenik bidaia magikoa izeneko simuladore batean ibili ginen.
EGUN OSO POLITA IZAN ZEN ETA ONGI PASA GENUEN.

MANEX ETA JOSEBA

2010/12/09

AGUR XABIER LETERI!

 

Xabier Lete Bergaretxe, Oiartzunen, 1944ko apirilaren 5an jaio zen.
Euskal idazlea, poeta eta kantaria izan da.
Gaztetan hasi zen idazten, bere artikuluak “Zeruko Argia” aldizkarian idatzi zituen. Bere lagunekin, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin, 1965an, Ez dok Amairu taldea sortu zuten. 

Xabier Letek, lan asko utzi dizkigu;  bederatzi disko eta zazpi olerki liburu kaleratu zituen,2009ko Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen. 2010etik ohorezko euskaltzain da.
Bere emaztea Lurdes Iriondo, 2005an hil zen eta larunbatean, 2010ko abenduaren 4a, Xabier Lete hil zen Donostian,  gaixotasun baten ondorioz.

 Guk iazko ikasturtean, poesiarekin jardun genuenean, bere hainbat kanta eta olerki landu genituen.     

ESKERRIK ASKO XABIER!