Maiatzaren 18an astezkena, Andoni Egaña etorri zen gure eskolara. Galderak, gaiak eta puntu batzuk prestatu genizkion. Jokin Urangak, gure bertsolaritzako irakasleak, eta Andoni Egañak bertso politak bota zituzten. Oso ondo pasa genuen, barre egin genuen eta saio amaitutakoan denok autografoak eskatu genizkien bi bertsolariei.
Gaur, maiatzak 17, bertso jaialdia ospatu dugu arratsaldeko seiretan. Emanaldia ondo atera da, Jokin Urangak bi bertsolari gazte ekarri ditu eta ikusleak jaialdiarekin gozatu dute. Ikasleak, nerbioak kenduta, bikain aritu dira eta ondo pasatu dute.
ZORIONAK DENOI! Bideo honetan emanaldiaren zati bat ikus dezakezue.
Ostiralean,maiatzak 6, Samiel Txiki jaia ospatu genuen. Arroa beheko ikasleak ere, etorri ziren parte hartzera. Egunean zehar jolas desberdinak egin genituen. Arratsaldeko 16:00 aldera,Guraso Elkarteak antolatu zuen merendola bat egon zen.
Igandean Samiel Txiki eguna zenez, eskolarteko finalak jokatu genituen. Aizarnakoak, Arroakoak eta Oikiakoak etorri ziren gurekin batera finalak jokatzera.