Xabier Lete Bergaretxe, Oiartzunen, 1944ko apirilaren 5an jaio zen.
Euskal idazlea, poeta eta kantaria izan da.
Gaztetan hasi zen idazten, bere artikuluak “Zeruko Argia” aldizkarian idatzi zituen. Bere lagunekin, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin, 1965an, Ez dok Amairu taldea sortu zuten.
Xabier Letek, lan asko utzi dizkigu; bederatzi disko eta zazpi olerki liburu kaleratu zituen,2009ko Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen. 2010etik ohorezko euskaltzain da.
Bere emaztea Lurdes Iriondo, 2005an hil zen eta larunbatean, 2010ko abenduaren 4a, Xabier Lete hil zen Donostian, gaixotasun baten ondorioz.
Guk iazko ikasturtean, poesiarekin jardun genuenean, bere hainbat kanta eta olerki landu genituen.
ESKERRIK ASKO XABIER!
No hay comentarios:
Publicar un comentario