Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2010/11/24

BASAJAUNA

Marrazkia: Ane

Basajaun Euskal mitologiako pertsonaia da; basoan bizi zen bere emaztea Basanderearekin.Berak, nekazaritza asmatu zuen. Bizarra haundia zuen, belaunerainokoa, erraldoia zen,indartsua, hanka bat borobila zuen eta bestea gizakiona bezalakoa. Basajaun Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila zen; artzainen eta ardien lagun zen, otsoengandik babesten zituen. Ekaitza zetorrenean orro egiten zuen. Gizaki ona zen.  

Joseba, Alaine eta Aintzane

Basajaun Atauneko Muskia izeneko mendi batean bizi zen. Behin, San Martiniko izena zuen gizon bat Basajaun bisitatzera joan zen. Kobazulora sartu eta gari mordoa ikusi zuen eta esan zion garia ikutu gabe salto egingo zuela. Oso abarka zabalak zituenez, salto egin zuenean abarkak gariz beteta alde egin zuen; Basajauna ohartu egin zen eta aizkora bat bota zion.
San Martinikok garia bazuen, baina ez zekien noiz landatu, orduan Basajaunen kobazulora joan eta kanta hau entzun zuen:

“Gizakiak balekite abestitxoa
atera liokete etekin ederra.
Hostoa sortzean erein artoa
hostoa erortzean erein garia
San Lorenzo garaian erein arbia”
Orduan, San Martinikok udazkenean landatu zuen garia.
Horrelako beste amarru batzuen bidez zerra egiteko sekretua ikasi nahi zuen, Basajaunek zerra egiten bazekien baina San Martinikok ez, horregatik esan zion morroiari zerra nola egiten zen ohartzeko eta morroiak, San Martinikok esan bezela, Basajaunaren kobazulora joan zen eta jabetu zen nola egiten zen. Gau batean, Basajauna San Martinikoren etxera joan zen, han, zerra ikusi zuen eta apurtu beharrean zerra hobetu zuen eta honelaxe zerra mundu osoan zabaldu zen. 
Jugatz, Manex eta Inhar


No hay comentarios:

Publicar un comentario