Baziren behin Anikaxia eta Jeolimo. Herri hartako biztanle bakarrak ziren;ez zegoen elizarik, tabernarik eta hospitalik ere ez, bi etxe bakarrik baizik; bat txuria zen eta bertan Anikaxia bizi zen, bestea, berriz, gorria, eta Jeolimo bizi zen.
Egun batean, maitemindu egin ziren, eta beraien bi etxeak bota eta handiago bat egin zuten, herriari Zeru-txiki eta etxeari Txan-txan etxe deitu zioten.
Txalupa bat egin zuten arrantzara joateko.
Hilabete batzuetara, Kotti izeneko mutiko bat jaio zuen Anikaxiak.
Kottik hamar urte egin zituenean, mendira joan zen, eta zuhaitz baten gainean txirula jotzen hasi zen. Txori pila bat zuhaitzaren inguruan hegaka hasi ziren, Kottik txirula jotzeari utzi zionean, txoriak hegoak astintzen hasi ziren, eta zuhaitza lurretik atera eta hegan eraman zuten, Kotti gainean zuelarik.
Iluntzen hasi zuen eta txoriak lotara joan ziren, Kotti eta zuhaitza ibai batean bota, eta gero, ibaitik itsasora atera ziren. Kottik hondartza bat ikusi zuen, igerian hasi zen, hondartzara iritsi zenean lo gelditu zen.
Hurrengo egunean, Tximanol izeneko ijito batek esnatu zuen, eta lagunak egin ziren. Tximanolek arropak kentzeko esan zion, bustita zegoelako, Kottik arropak kendu zituenean, Tximanolek bere manta eman zion tapatzeko, arropak kotxe baten gainean utzi zituzten, eta bueltatxo bat egitera joan ziren.
Itzuli zirenean kotxea ez zegoen han eta arropak ere ez. Orduan, eskean egitea pentsatu zuten, inork ez zien ezer eman nahi. Kottik txirula jo zuen eta janaria, arropa eta dirua eman zieten.
Denbora pasa ahala, dirua gastatu zuten, eta geltokira joan ziren eskera, Kottik txirula jo nahi zuen, baina ez zeukan, galdu egin zitzaion.Geltokiko nagusia etorri eta handik aldegiteko agindu zien mutikoei.
Beste herri batera joatea pentsatu zuten, kamioi batean sartu eta han zeuden gailetak jaten hasi ziren, txoferra ez zen konturatu eta abiatu egin ziren. Bapatean, kamioia gelditu egin zen eta agure bat sartu zen Kotti eta Tximanol zeuden lekura, bizikleta batekin. Aldapa ezin igota zebilela, eta autostop eginda sartu omen zen kamioira, eta bizikleta bi mutilei oparitu zien. Kamioitik irten zirenean, eskean hasi ziren, eta gizon batek Kottiri begiak estali, eta esan zion:
-Nor naiz?
Kottik atzera begiratu zuen eta...Txantxulario zen! Urtero Zeru-txikira astoaren gainean joaten zen trikitilaria!
Txantxulariok bere etxera eraman zituen bi mutilak.
Hortik egun batzuetara, Txantxulariok soinua jotzen erakutsi zion Kottiri, eta astoa eman zien, astoak bazekielako Zeru-txikirako bidea.
Hurrengo egunean Zeru-txikira abiatu ziren, iritsi zirenean, han zeuden Anikaxia, Jeolimo eta... ume berri bat! Kattalin izena zuen, Kotti kanpoan zen bitartean jaio zen. Festa bat egin eta lotara joan ziren. Handik aurrera sei biztanle bizi izan ziren Zeru-txikin.
Aintzane.