Santa Ageda egunaren aurretik, Basakaitzeko ikasleak, binaka, koplak asmatu genituen.Koplak sortu ondoren denak soinketa gelan elkartu eta ensaioak egiten genituen.
Otsailaren 4ean, baserritarrez jantzi eta herrian zehar koplak kantantzen ibili ginen; hainbat diru, galleta eta goxokiak hartu genituen.
Hemen dituzue kantatutako kopla batzuk:
ZAHAR-ETXE
1-Zahar-etxe dugu taberna ederra
Goian berriz gaztetxia
Limosna ematen badiguzue
Edango deu guk kafia
OROKORRA
Iñauteriak oraintxe dira
Agedarekin batera.
koplak asmatu eta kantatu
baserritarrez kalera.
PAPELERA
Papelerako jende jatorra
etorri gera honera.
zuek egiten dezutena da
munduko papel onena.
PLASTINKA
Kaixo plastinka hemen gea gu
zuei animo esaten
karameluak eman eskeo
eskertuko ia oraintxen Joseba
No hay comentarios:
Publicar un comentario