Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2010/11/13

OTSOA


Animalia hau txakurra baino piskabat handiagoa da.Otsoa grisa da, begiak argiak eta zorrotzak ditu, gauez ikusi egiten du,muturra luzea, hortzak indartsuak eta luzeak. Otsoa,oso argia eta bizkorra da, edozein gauza somatu egiten du, eta usaimenerako zentzumen oso ona duenez edozer aurkitzen du. 
Gizakien eta animalien etsaia da; otsoa mendian bizi da, haragijalea da, eta bere janaria animaliak dira; gizakiek ehizatu egiten dute.  Ugaztun guztiak bezala, kumeak emeak izaten ditu eta hilabete batez esnearekin hazten ditu.
 Izaera zakarra du, baina, nahi duenean oso animali ona da. Otsoa gure laguna izateko, bere egoeran jarri beharko genuke, eta orduan ulertuko dugu zergatik den hain gogorra. Gizakiak beti pentsatu izan dugu oso animalia arriskutsua dela eta hori dela-eta agertzen da beti ipuinetan animalia gaizto bezala.


JOSEBA

1 comentario:

  1. Eñaut13.11.10

    Asko gustatu zait zure lana.Oso ondo deskribatu duzu otsoa.Niri otsoa ez zait oso beldurgarria iruditzen baina beldurra ematen dit.Zorionak!!!!! Oso deskribapen interesgarria egin duzulako.
    Eñaut Pozo

    ResponderEliminar