Hau izango da gure bloga, gelan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2010/11/23

ASTO BAT HYPODROMOAN


Egilea:Bernardo Atxaga
Marrazkilaria:Jon Zabaleta
Trenean, Siberia bidean, lau pertsona , denbora pasan ipuinak kontatzen hasten dira.Hauetako batek, "Asto bat hypodromoan" kontatzen du.
Egun batean Lasartevicheko hypodromora zaldi batzuk iritsi ziren. Asto bat ere bazegoen, zaldiek izekatu egiten zutena,baina, astoak kasurik ez zien egiten. Zaldiek, igandero, karrerak  egin ondoren, asko nekatzen ziren eta hypodromotik alde egitea nahi zuten ; baina, irtetzeko bidea astoak bakarrik zekien .
Zer eskatuko diote zaldiek astoari?Astoa prest al dago laguntzeko?
Nire iritziz, oso liburu polita da,ilustrazioak onak dira.
Liburu interesgarria da,irakurtzeko erraza.


Inhar

No hay comentarios:

Publicar un comentario